Lege oharra

FAGORSCOOP.ES ATARIKO SARBIDE ETA ERABILERARAKO BALDINTZA OROKORRAK.

1.- SARRERA.

FAGOR, S.COOP-ek Interneten eskaintzen dituen zerbitzuen erabilerarako Baldintza Orokorrak zehazten ditu dokumentu honek.

WEB honetara sartzeko, Klausula honetan zehazten diren zehaztapen, baldintza, komunikazio, ohartarazpen eta bestelako legezko oharrak irakurri eta onartzera baldintzatua dago edozein erabiltzaile.

WEB-era sartzea doakoa da eta bertako edukiak ikusteko ez dago harpidetzarik edo inongo erregistrorik egin beharrik.

Egon daitezkeen beste WEB guneetarako loturak eta erabiltzaileek lotura horietaz egin ditzazketen erabilerak, erabilerarako Baldintza Orokor hauetara eta aipatu WEB guneek izan ditzaketen baldintza berezietara lotuta daude. Baimenduta ez dagoen bestelako edozein erabilera espresuki debekatua dago.

2.- ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

1.- Zerbitzu hornitzaile bezala, WEB honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, bezeroarekin izan daitezkeen komunikazioak sekretuzpekoak izateko eraginkortasunez jardutera eta egon daitezkeen balizko eskaerei erantzutera derrigortua dago FAGOR, S. COOP.

WEB orri honek ez ditu bere bisitarien datu pertsonalak jasotzen edo biltzen, erabiltzaileak ez baditu behintzat bere borondatez eskaintzen.

2.- FAGOR, S. COOP.-ek, edozein unetan eta inongo jakinarazpenik egin gabe, WEB guneko informazioa, bere konfigurazioa edo aurkezpena moldatzeko eta berritzeko eskumena du. Hala ere, aukera izan bakoitzean moldaketen berri emango du.

3.- WEB-erako sarbidearen eta bertako informazioaren erabileraren ardura esklusiboa erabiltzailearena da. FAGOR, S. COOP ez da sarbide horretatik edo informazioaren erabilera horretatik eratorritako inongo ondorio edo kalteren erantzule egingo, bere konpetentziei hertsiki loturiko jardunen ondorioz men egin beharreko lege-xedapenen aplikazioari loturiko jardunena izan ezik.

FAGOR, S.COOP-ek ez ditu, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak bermatzen, ondorengoak salbuetsita: indarrean den legediaren ondorioz bete beharrekoak eta sozietatearen eta erabiltzailearen arteko hitzarmen baten bitartez esplizituki deskribatutakoak.

FAGOR, S.COOP-ek ez du bermatzen hirugarren pertsonek emandako balizko edukia eta ez du bermatzen ere destinurako emandako informazioaren fidagarritasunaz, egiaztasunaz, zehaztasunaz, egokitasunaz edo komenigarritasunaz erabiltzaileek edo beste edozein pertsonek egindako erabilera.

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUMENAK ETA BETE BEHARRAK.

1.- WEB honek eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez, indarrean dagoen legediarekin bat datorren erabilera egin behar du une orotan erabiltzaileak, FAGOR, S. COOP-en jabetza intelektuala errespetatuz.

 2.- FAGOR, S. COOP.-ek bere eskura jartzen dituen zerbitzuekin erabiltzaileak ez du edukietan kalterik edo aldaketarik eragingo duen ekintzarik egingo eta ez du ere WEB gunearen erabilera egokia zailduko, edozein motatako arazo teknikoak eragingo, birus informatikoak izateko arriskua duten bitartekoak transferituko edo WEB gune hau osorik edo partzialki kaltetu, interferitu edo geldiaraziko nahiz beste erabiltzaileen korreo elektronikoetan esku hartzerik edo aldaketarik eragingo.

4.- WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUARI ETA BERTAKO ZERBITZUEI LOTUTAKO BERME ETA ERANTZUKIZUNEN ESKLUSIOA.

1.- FAGOR, S.COOP-ek ez du bermatzen WEB gune honen eta bertako zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraikortasuna. 

Horrenbestez, WEB gunearen funtzionamenduaren eta bertako zerbitzuen jarraikortasun edo erabilgarritasun ezaren ondorioz sortu ahalko liratekeen edozein kalterekiko ardurarik ez du bere gain hartuko.

Dena dela, FAGOR, S. COOP.-ek WEB gune hau jarraikortasunez mantentzeko ahalegin guztiak egingo ditu.

2.- AGOR, S. COOP-ek erabiltzaileen esku uzten ditu datu pertsonalen pribatutasunerako sistemak. (FAGOR S. COOP.en Pribatutasun Politika ), hirugarren pertsonak bertan sartzea eragozten dutenak. FAGOR, S. COOP-ek erabiltzaileek emandako datuen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzen duten segurtasun teknikoko eta antolaketa alorreko neurri guztiak ezarri ditu.

Zentzu horretan, ezagutza hori izandakoan sortu daitezkeen kalte ororekiko erantzukizunik ez du aipatu sozietateak.

3.-FAGOR S. COOP-ek alor honetan segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak ezarri dituen arren, ezin du bermatu eta kontrolatu webgune honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoetan edo sistema informatikoan bildutako fitxategietan kalterik eragin lezaketen birus edo bestelako osagairik egongo ez denik.

Edukietan egon daitezkeen eta sistema elektronikoetan, dokumentu elektrikoetan, fitxategietan... aldaketak eragin ditzaketen birusek eragindako edozein motatako kalteren erantzukizunetatik kanpo dago FAGOR, S. COOP.

4.-  FAGOR S. COOP-ek ez du bermatzen WEB-erako sarreran edo edukian akatsik ez egotea. Horregatik, fidagarritasunarekin, erabilerarekin edo Atariak erabiltzerakoan sortu ahalko liokeen itxaropen faltsu ororen erantzukizunetik kanpo uzten du erabiltzaileak FAGOR, S.COOP.

5.- JABETZA INTELEKTUALA.

 WEB honen eta bertako edukien jabetza intelektualaren eskubideak FAGOR, S. COOP.-enak dira, edukiak hornitzeko FAGOR, S.COOP-ekin hitzarmena sinatu duten eta jabetza intelektualari eta industrialari dagokionez nazio eta nazioarteko araudiengatik babestuak dauden enpresenak izan ezik. Erreprodukzioari, banaketari, komunikazio publikoari eta aldaketari loturiko eskubideen erabilera esklusiboa aipatu konpainiarena da.

WEB honetako diseinuak, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo FAGOR, S. COOP.-en logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere kode, jatorri, objektu eta abarrak FAGOR, S.COOP-en jabetzakoak dira eta legitimoki eta esklusibaz bere ustiapenerako eskubideak ditu. WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehen aipatutakoak kopiatu, moldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, publikatu, utzi, saldu edo produktu edo zerbitzu berriak sortu eskuratutako informazioarekin.

Aipatutakoak kargatu eta bisualizatzeko baimena soilik erabilera pertsonal ez komertzialerako da, hirugarren pertsonei edo entitateei hedatu ezin zaielarik.

Erabat debekatua dago erabiltzaileak WEB honetako edukian aldaketak eragin ditzazketen aldaketak egitea, esaterako, lotura (edo link) eta antzekoetan.

WEB honek izaera pornografikoko, xenofoboko, baztertzaileko, arrazistako, iraingarriko edo bortxaketa sustatzen duen edukirik ez izateko lan egingo du FAGOR, S. COOP-ek. Halaber, erabiltzaileentzako kaltegarria izango den edozein egoera ekiditeko lan egingo du.

6.- ESTEKAK EDO LOTURAK.

FAGOR, S. COOP-ek aurretik berariaz emandako baimenik gabe, beste edozein WEB-etik ezingo da inongo loturarik egin.

WEB honek FAGOR, S. COOP-ek kudeatzen ez dituen beste atari batzuen loturak edo link-ak izanez gero, sozietate honek atari edo WEB gune horiekiko kontrolik ez duela eta bertako edukien erantzule ez dela adierazten du. WEB honetan egon daitezkeen loturak, soilik, informaziorako erreferentzia gisa eskainiko dira, edukiak, jabeak, zerbitzuak edo bertan eskainitako produktuen baloraziorik egin gabe.

Edozein kasutan, FAGOR, S. COOP. hirugarren horiek eskainitako zerbitzuen gaineko erantzukizun orotik kanpo dago, eduki horien harira hirugarren batek aurkeztu ditzazkeen edozein izaeratako erreklamazioren edo eskariren gaineko erantzukizunik ez duelarik.

7.- APLIKAGARRIA DEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA.

Erabilera eta nabigaziorako Baldintza Orokor hauek nahiz erabiltzailearen eta FAGOR, S. COOP-en arteko harreman oro Espainiako legediaren arabera zuzenduko dira.

Baldintza Orokor hauetako edukietatik edo bere existentziatik nahiz erabiltzailearen eta FAGOR, S. COOP.-en arteko harremanetatik sortutako edozein auzirentzako, bi aldeak, beste edozein eskumeni uko eginda, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegiaren jurisdikzio eta konpetentziaren mean jarriko dira.