Fagor Taldea

      Fagor izaera kooperatiboa duen taldea da, eta 7 kooperatibak eta 8900 langilek osatzen dute. 2014ean 1.350 milio euro baino gehiago fakturatzeko asmoa du, eta dirutza horretatik %74 nazioarteko salmentak izango dira.

      Ikuspegi soziolaboraletik, Fagorren funtzionamenduaren oinarrian elkartasuna eta demokrazia partehartzailea kokatzen dira. Lan bazkideek lana eta kapitala ekartzen dute, eta modu aktiboan parte hartzen dute enpresaren eta taldearen gestio eta garapenean.

      Langileen inplikazio zuzen hau Fagorren aktibo garrantzitsuenetakoa da, eta aldi berean berau da bere arrakastaren gakoetako bat. inplikazioari esker egunero ondo egindako lana, eta bezeroari kalitate eta eraginkortasunik handiena eskaini diezaiokegu.