Fagor
Idazkaritza Orokorra

     Idazkaritza Orokorra, bere zeregina da taldearen zuzendaritza eta gobernu organoei aholku eta laguntza teknikoa ematea. Laguntza hau kooperatiben araugintzari dagokiona izango da batik bat, eta bi alderdi ditu:
  • Fagor Taldeko kooperatiben dokumentazio juridikoa mantentzeko lanak.
  • Arauak egiteko proposamenak egin, eta berak egin ez dituen aldaketa proposamenak aztertu.
      Zeregin honez gain, bere esku dago Fagor Taldeko Organo Sozialen idazkaritza lana (Taldeko Kontseilu Sozialarena izan ezik): deialdiak, aktak, lege erregistroa eta abar.


     Fagor Talde guztiaren datu-base orokorra da. Datu-base honetan Organo Sozialek sortu duten dokumentazioa gordetzen da, honako dokumentazioa hain zuzen ere: aktak, erabakiak, ekitaldien itxierak, gestio kontrolak, batzar nagusien memorandumak, taldearen memoriak, araudia, gestio planak eta plan estrategikoak.

      Kooperatiben arteko datu-base honetara internet bidez sar daiteke, baina horretarako sartzeko baimena izan behar da. Datu-basea eguneratuta dago eta malgua da, etorkizunean eduki berriak sartu ahal izateko.